Liburutegia

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 19:00etara.
Helbidea: Andra Mari kalea 1, 1. solairua
Telefonoa: 94 683 55 40
Emaila: liburutegi.manaria@bizkaia.org
www.facebook.com/manariko.udalliburutegia

Zerbitzuak

Mailegua
Maileguan libururen bat eraman nahi baduzu liburutegiko edo sareko beste liburutegi bateko bazkide txartela aurkeztu beharko duzu.

Ostera, tramiteak on-line egin nahi izan ezkero eskatu zure klabea liburutegian.

Irakurle txartela eskatzeko orria (PDF 63KB)

Kontsulta
Liburutegiko  bilduma horrela dago sailkatua:

Literatura

  • N Narratiba
  • B Biografiak
  • P Poesia
  • A Antzerkia
  • K Komikia

Jakintza

  • 0  Informatika. Erreferentzia orokorra
  • 1  Filosofia. Psikologia
  • 2  Erlijioak
  • 3  Gizarte zientziak. Soziologia. Zuzenbidea. Politika. Hezkuntza
  • 5  Zientzia hutsak. Matematika. Fisika. Kimika. Biologia
  • 6  Medikuntza. Ingenieritza. Sukaldaritza. Enpresa
  • 7  Artea. Kirolak
  • 8  Hizkuntzalaritza. Literatura
  • 9  Geografia. Historia

Haur eta gazteak

  • Urdina: 0-4 urte
  • Gorria: 5-7 urte
  • Berdea: 8-11 urte
  • Horia: 12 urte baino gehiago

Wifia
Liburutegian zure ordenagilu edo tabletarekin wifi bidez internetera sartzeko klabea emango dizugu.

Internet eta ofimatika
Liburutegian internetera sarrera duen ordenagailua erabili ahal izango duzu.

Liburutegien arteko mailegua
Gure bilduman ez baduzu behar duzuna aurkitzen, sareko beste biblioteketan bilatu eta eskaera egin dezakegu.

Ikasteko gela
Gela hau ikasi nahi duen edonorentzat dago eskura. Liburutegia itxita dagoenean ere erabili daiteke.

Ikasteko gela eskatzeko orria (Doc 31KB)

Katalogo bateratua
www.euskadi.net/katalogobateratua

Tramiteak on-line
Zure fitxan sartuz egin ditzakezun operazioak dira, pantailaren eskuinaldean. Horretarako klabea behar duzu. Gogoratu epez kanpoko maileguak baldin badituzu ezingo duzula inolako tramiterik egin.

  • Luzapenak: SiZure mailegua denbora gehiagoan eduki nahi baduzu epea bukatu baino 5 egun lehenago egin ahal izango duzu. Gogoratu sarearen bidez egindako luzapenak 15 egunekoak direla eta zure maileguak erreserbaren bat baldin badauka ezin izango duzula luzapena egin.
  • Erretserbak: Interesatzen zaizun dokumentua hartuta baldin badago, erreserba bat egin dezakezu. Kontutan izan zure aurretik beste erreserba batzuk egon daitezkela gauza berbererako, programak erreserba egin den egun eta orduaren arabera automatikoki ematen ditu txandak.

e-Liburutegia
www.liburuklik.euskadi.net/prestamo-digital