Elkarteak

 

Mañariko pilota eskola bertako herritar talde batek 80.hamarkadan sortutako elkartea da. Herri txikia izanez eta frontoia herri erdian izanda pilota praktikatzeko herri aproposa delarik. Urteetan izandako pilota gosea herrian nabaria da, jende asko hurreratzen baita pilotalekura.

Gaur egun Mañariko Pilota eskolak 13 mutil-neskarekin partekatzen ditu entrenamendu eta partiduak.

Bertako pilotariak, Durangaldeko pilota eskolak antolatutako txapelketak, zein, Bizkaiko eusko pilota federakuntzak antolatzen dituen txapelketak lehiatzen dituzte. Non, kotxea hartu eta hara eta hona ibiltzen diren esku pilotan trebatzen. Hori gutxi ez eta, noizbehinka pilota eskolako umeek beraien artean partiduak jolasten dituzte. Horrez gain, herriko jaietan partidu batzuk ere lehiatzen dituzte baita herri desberdinetan antolatzen diren partidu eta txapelketak.

Trebakuntza maila handiagoa izan dezaten entrenamendu orduak honako hauek dira: entrenamenduak pertsona bakoitzak duen adin eta mailaren arabera antolatuta daude, hiru mailatan banatuta.

Astearte eta Ostegunetan: 17:00etatik 20:00etara.

Norbaitek Pilotaz gozatzea nahi baldin badu, jakin frontoiko ateak irekita daudela edozeinentzat. Nahi hori gauzatzeko bi modu daude:

  • Entrenamendu orduetan frontoira hurreratuz eta entrenatzailearekin (Unai) hitz eginda.
  • Pilota eskolak duen emailaren bitartez kontaktatuz pelotazalemanaria@gmail.com