Elkarteak

 

Kirikiño abesbatza 1985. urtean sortu zen, Itxaso Arrizabalagaren zuzendaritzapean, kultura musikala eta euskal folklorea bultzatzeko asmoz.

1990.urtean Bizkaiko Abesbatzen Elkartean (B.A.E.) sartu ginen eta honi esker kontzertu gehienak Bizkaiko hainbat herritan eman ditugu.

1993tik hona Bilboko Begoña Basilikan egiten den Bizkaiko Aste Koralean ere abesten dugu.

1996-2004 urte bitartean “Pueri  Cantores” elkarteko kide izan gara eta Vienan, Salzburgon eta Lyon-en egindako topaketetan parte hartu dugu.

Abesbatzaren sorketa Andra Mari izeneko Guraso Alkarteari esker izan zen, gaur egun “Andra Mari Dantza eta Abesbatza Elkartea” da.

Errepertorioa, batik bat, Euskal Herriko abesti herrikoiez osoturik dago, baina polifonia eta gaur egungo musikagileen lanetaz ahaztu gabe.

Une honetan abesbatza 16 ahots zuriz osotuta dago.

Kirikiño Abesbatza 01 Kirikiño Abesbatza 02 Kirikiño Abesbatza 03 Kirikiño Abesbatza 04 Kirikiño Abesbatza 05