Elkarteak

 

1986. urtean sortu zen Andra Mari guraso elkartearen eskutik.

Hala ere, Mañarian betidanik izan dira dantzariak.

Hasiera baten neska-mutilez osaturiko taldea zen eta irakasleak Otxandiotik, Alfredo, Berriztik, Begoña eta Mañaritik Mari Luz izan genituen.
 
1990. urtean lehenengoz Euskal Jaia ospatu genuen eta hortik aurrera urte birik bat ospatzen dugu. Aurten, 2006an, IX. Euskal Jaia antolatu du Andra Mari Dantza eta Abesbatza Elkarteak Dantza Taldeko partaideekin batera eta herritarren laguntzarekin.

Durangaldeko hainbat talde gonbidatzen dira, besteak beste: Abadiño, Apatamonasterio, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, e.a.
 
Gaur egun 13 neskak osatzen dute nagusien dantza taldea.
 
Urtero durangaldean ospatzen diren Euskal Jaietan parte hartzen dugu, herriko jaietan, ermitetako ospakizunetan, Mañariko Aste Kulturalean, Santa Ursula egunean.
 
Jarraipena badagoela ziurtatzeko, txikien dantza taldea sortu da berriki. Bertan 12 neska-mutiko ari dira ilusio handiz ostiralero Garaziren gidaritzapean.

Andra Mari Dantza 01 Andra Mari Dantza 02 Andra Mari Dantza 03 Andra Mari Dantza 04 Andra Mari Dantza 05