Durangaldeko Udaltalde 21
Durangaldeko Udaltalde 21 udalerri desberdinez osatutako lan-talde bat da. Helburu du Tokiko Agenda 21 ezartzea eta, horretarako, taldekako lanaren onurak aprobetxatzen dira.
Durangaldeko Udaltalde 21 osatzen dute Eusko Jaurlaritzak (IHOBE), Bizkaiko Foru Aldundiak eta hurrengo udalerriek: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar.
Durangaldeko Udaltalde 21ek dihardu hurrengo puntuak koordinatzen, sustatzen eta dinamizatzen:
- Tokiko Agenda 21 (Diagnostikoa, Ekintza Plana eta ekintzen ezarpena)
- Tokiko Agenda 21 Eskolakoa
- Partaidetza (Foroak, iradokizun-postontzia, web...)
- Sentsibilizazio kanpainak
- Kanpo finantzaketa
- Politiko- eta teknikari-prestakuntza
- Kolaborazioa herrien artean
- Albiste-argitalpena
Zer da Tokiko Agenda 21
Tokiko Agenda 21 tresna da udalek ezartzeko Garapen Iraunkorra udalerrian. Horretarako, ondoren azaldutako ezaugarriak ezinbestekoak dira:
Errespetua ingurumenari eta berenonen biziraupenari (Ingurumen Iraunkortasuna)
Justizia sozial edo berdintasun-beharrizana (Iraunkortasun Soziala)
Oreka ekonomikoa (Iraunkortasun Ekonomikoa) Garapen Iraunkorraren alde lan eginda, bizi-kalitatea hobetzen da gaur egun eta etorkizunean.
Ezarpen prozesua:
- DU21en eraketa
- Atxikimendua Aalborgeko Gutunari eta Euskal Herriko Jasangarritasunerako Konpromisoari
- Diagnostikoa: ikerketa udalerriko egoerari buruzkoa. Helburua ezagutzea da herriaren potentzialtasunak, aukerak, mugak etamehatxuak. Diagnostikoan jasotako emaitzen arabera, helburuak finkatzen dira.
- Tokiko Ekintza Plana (TEP)
- Ekintza Plana burutzeko programa: definitu lerro estrategikoak helburuak betetzeko
- TEPen behin betiko aprobazioa
- TEPen ezarpena
- Jarraipena
- Diseinatu adierazle sistema bat ingurumenaren egoera eta TEPeko ekintzen ezarpena kontrolatzeko
- Osatu Jarraipen Plan bat TEPeko ezarpen prozesua kontrolatzeko ardurak ezartzeko
- Balorazio prozesua burutu ezarritako helburu eta emaitzen arteko balantzea egiteko. Horrela, arazoak identifikatu ondoren, prozesua optimizatu ahal izateko