Aurrekontu parte- hartzaileak

Zetan gastatuko zeunkez 25.000€?

2012an, Mañariko Udala, aurrekontu parte-hartzaileak, herritarren parte hartzearekin egiten hasi zen. Aurrekontu parte-hartzaileak lantzeko fase eta era ezberdinak ezagutu ditugu urteotan: hasierako urtean talde motor bat zegoen erabakiak hartzeko eta auzo batzarrak egin ziren; gero, talde motorrarena bertan behera utzi eta herri batzarrak hartu zituen erabakiak; eta azken bi urteetan herriko kolektibo bat aukeratu eta kolektibo horrekin landu ditugu aurrekontuak. Bada, aurten ere, azken urteetako eredu horrekin egingo dugu aurrera, eta herriko elkarteekin landuko ditugu aurrekontuak. Izan ere, herriko elkarte eta eragileak herritar guztien auto-antolakuntzaren ondorio bezala ulertzen ditugu.

Aurten herriko elkarteekin egingo dira aurrekontu partehartzaileak. Prosezu honek bi helburu izango ditu: batetik, elkarteen arteko elkarlana sustatu eta beraien iritziak, beharrizan eta interesak ezagutu eta bestetik, Udala eta herriko elkarteen arteko harremana sendotu.

Prozesuan Mañariako edozein elkarteko kide den herritarrak parte hartu ahal izango du eta 2 faseetan bananduko da:

  1. Elkarteen hasierako diagnostikoa: Elkarte bakoitzaren nahiak, beharrak eta pertzepzioak jasotzeko helburuarekin.
  2. Elkartekideekaz saioak, 3 saio egingo dira guztira:
    • 1. saioa: elkarteen aurkezpena egin eta diru laguntzak jaso ahal izateko irizpideak landuko dira.
    • 2. saioa: elkarteek euren artean elkarlanean lantzeko lan ildo amankomunak aurkitzen saiatuko dira eta bertatik irtetzen diren proposamenak landuko dira.
    • 3. saioa: Proposamenen lehenestea eta azken erabakia.

Aurrekontu parte-hartzaileak

Denon artean eta denontzako. 

Zer dira aurrekontu parte-hartzaileak? 

Herritarren proposamenak herriko aurrekontuan sartzea eta lehentasunak zeintzuk diren herritarrek zuzenean erabakitzea.

Aurten ere, 2016eko aurrekontuak ahalik eta parte-hartze handienarekin prestatu nahi ditugu, eta horretarako zuen iritzi eta proposamenak ezagutu nahi ditugu. Mañariarrei, herriko aurrekontuetan hitza eman eta horretarako, lanabesa izango diren aurrekontu parte hartzaileak burutzeko apustua egiten dugu, herrirako gastu eta inbertsiorik egokienak erabakiaz. Beraz, aurrekontu parte hartzaileak herritarren premiak azalduz eta lehenetsiz, mañariarren parte hartze zuzenaz,

Udal aurrekontuetan erabakitzeko helburua dute, gairik garrantzitsuenei lehentasuna emanez eta hartutako konpromesuen jarraipena eginez.

Oharrak

Izena emateko bi posibilitate daude:

Aurreko urteak