Alkatearen agurra

Ongi etorri Mañariko Udaleko web orrira. Mañariko Udalak atsegin handiz ipintzen du zerbitzu hau herritar guztien eskura. Gero eta gehiago dira teknologia berriak erabiltzen dituzten herritarrak eta gu ere ezin gara atzean gelditu erabilpen horretan.

Udalaren funtzioetariko bat herritarrei gauzak ahalik eta errazen jartzea da eta horretarako web gune on bat lanabes ona izan daiteke.Udal talde honen helburuetako bat herritarren parte hartze aktiboa da eta hau Udalaren funtzionamenduan igartzea.

Web Gune honen bitartez ere hau posible egin ahal izatea da gure nahia, beraz, Web Gune honi gabeziaren bat ikusiz gero Udalera zuzentzea eta gure aportazioa egitea gustatuko litzaiguke. Aportazio hau kontuan hartua eta aztertua izango da eta posible den heinean aldaketa egingo da.

Mañariko Web Gunean honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

  • Mañariri buruzko informazioa
  • Tramite batzuk egiteko aukera: erroldaketa ziurtagiriak, administrazio tramiteak, eskaerak, … etab.
  • Mañarin antolatzen diren ekitaldien eta jardueren agenda eguneratua.
  • Era guztietako zerbitzuen bilduma.

Amaitu aurretik, agur bero bat denoi eta eskerrik asko Mañariko Udaleko Web Gunea erabiltzearren.

AINARA OTXOTORENA

ALKATEA

Loturak

  • UEMA