Organoa

Organua

Bizkaiko barroko estiloko organorik handiena da. Estetika barroko tipikoan eginda dago, hala soinuetarako osaketan, nola itxura plastikoan.

Lerdena da altzaria edo kutxa, eta erbestetik ekarria dala susmatzen garoazen hiru torretxo biribilekaz apainduta dago. Irudi ugari eta ondo landuak daroaz. Euretariko batzuk Elizbarrutiko Museoko tailerrean barriztu zituen.

"Leihodun" izenaz ezagutzen diranetakoa da organoaren teklatua, altzarian bertan edegia. 45 nota (zortzidun laburra) daukaz, zortzi pisa kontrako ahotsetarako edo baxuetarako, oihartzunen arkei eragiteko pisa bi eta erregistro bikotxak konmutatzeko belaunetako bi.

Erregistroen tiradoreak "leiho"aren alboetan dagoz, eta 16 dira ezkerreko eskurako eta 17, barriz, eskumakorako.