Historia

Historiaurreak arrastro sakonak utzi ditu Manarian; Madalen aroko Silibranka kobazuloa edo neollitos aurreko Kobazar, Atxuri, Sailleunta eta Azkondo kobazuloak. Bisigodoen garaian (+VI-VII mendeak) liturgi pitxartxo bal aurkitu zen Manarian, berau Bilboko Arkeologia Erakusto-kian miretsi daiteke.

Durangoko merindadeko elizaurrea den legez, Gerediagako Batzarrean laugarren botua eta eserlekua izan zituen.

Herribarrutian armaetxe eta oinetxe ugari eralki ziren, Arana, Mana­ria, Iturriaga eta Garaitorre, azken honi, badirudi sua eman ziotela XV. mendean, alderdien arteko burruketan. Etxeko Ugazabak, Oroño de Arteaga jaunak. 1400 urte inguruan zera litzartu zuen: Gereta, Bizkarra, Legorra eta Luztarrioko baserritarrek urtean 20 marairekin lagundu zezatela, enfiteusian har-tutako baso zali balen truke.

Elizbarruti honetan 5 baseliza eraikiak izan ziren: Bakardadearen Ama Birgina, San Antonio, San Lorenzo, San Juan, San Martin eta Jesus Gurutzekoari eskeiniak.

Abelkuntzarako zelai ederrak zituen, Azkoitian bezalako jaspe beltz-txuridun harrobiak, bertatik, 1751.ean  Madrilgo Erregejauregirako 22 pilare erauzti zirelarik; okre, lapitz eta burdin mehategiak Aztaganen; zator-paper lantegi bat, hainbat errota eta iturri ugari; Marko Arbina eta Iturretxeko burniurenak eta Iguenganako ur sulfuratuak. Elizaurreko lurrak artoa, garia, bababaltza, linoa eta arbia ematen zuten.

  • Foru Liburutegia