Eliza

Eliza

Mañariko Jasokundearen Andra Mari elizea udalerriaren erdian dago, Urkiolara doan bidetik metro batzuk urrunduta. Santa Kurtze baselizatik datorren gatlzadaren ondoan dago, herriaren sarreran, eta Mugarrako hatxaren zati dan hatx-mustur baten alboan eregirik.

Eraikin honen ganeko lehenengo albisteak Iturrizaren eskutik jatorkuz. Idazle horrek adierazo eban legez, atzera eregi zan eliza hau 1551. urtean, eta baleiteke orduan hartu izana gaur egun daukan oin-planoa. 1586.era arte, ostera, ez ziran gauzatu bertan lan nagusi eta esanguratsuenak, urte haretan ekin eutson-eta, Pedro de Mazaga maisuak berbizkundeko tarte biak eregiteari. 1590.ean amaitu ziran eta urte horretan bertan hasi zan egile berbera koruaren beharretan, lan klasizista tipikoa dalarik berori. Mazagagaz batera, ofizial gisa jardun eben Martín de Pagabek, Pedro de Mendibek, Juan Martínez de Axcoitiak eta Domingo de Urquizuk, bai eta Marcos de Traña eta Juan de Iguirin giltzariek be. Ermuko bizilaguna zan Juan de Arando igeltseroa ardura izan zan gangak entokatzea, eta oñatiarra zan Juan de Olazaran margolariak, polikromatu zituan arkuak eta gakoak. 1591.ean eregi zan egurrezko kanpaitorre berria, eraikin nagusiari atxikita, bisitadoreak agindu zuzena emon ebalako betebehar hori gauzatu eiten.

Emoten dau XVII eta XVIII. mendeetan ez jakola garrantzizko aldaketarik eraikinari, eta bertan eginiko lanen ganeko aitamen bakarrak Mañariko bizilagunek Patroiari, beharrezko suertatzen ziran konponketak egin eiazan, adierazoriko kexak izan ziran. 1721 eta 1793 urteetan gertatu ziran kexon, eta eurok zirala bide, egurrezkoak bide ziran "las torres" en konponketa burutu zan, ateena, aldareena eta beste hainbat elementurena.

Eraikina bera, baina, ia ez zau ikutu be egin XIX. mendera arte. 1850.eko maiatzaren 23an onartu zan honako xedea eukan aurrekontua: "...la construcción del aumento de la Iglesia parroquial, torre, casa o sala de ayuntamiento y escuela nuevas...". Ordainketak egiteko, barriz, "...deliberaron erigir dichas obras con el sobrante del presupuesto municipal que cada año resulte; y con la tercera parte que se ofrecen los vecinos a contribuir, sacando para mayor seguridad de los plazos treinta mil reales prestados al interés de tres por ciento... ".Udaleko maiatzaren 26ko batzan are gehiago zehaztu ziran gastuak.

Udalaren aurrekontuetan geraturiko soberakinak lanen heren bi estaliko zituan eta geratzen zan herena auzokideek ordainduko eben, "...en dinero o en frutos a proporción de sus fortunas y arreglado el reparto [...] en términos de que ninguno pueda retraerse ni eludir el pago...", programaturik egoan 30.000 errealeko mailegua eutsi egin jakolarik.

Bagilaren zazpian ezarri ziran elizako beharrak gauzatzeko arte eta ekonomia-baldintzak: aurrekontuak, burutzeko epeak, materialak, diseinua, arkitektoaren soldata eta abar... Lan horreek egiteko izendatu zan arkitektoa Francisco María de Aguirre zan, San Fernandoko Arte Nobleen Errege-Akademiako kidea eta Durangoko bizilaguna bera.

Espero ziranak baino gastu gehiago sortuarazo zituan aurrekontu harria, dirua beste bide batzuetatik aurkitzeko ahaleginen ganeko aitamenak aurkitu ditugu-eta. 1859.eko urtarrilaren 29ko aktan honako hau ageri da:

"...consiguiente a lo manifestado por los agrónomos guardamontes de la misma sobre el estado de la leña del monte de Esculara, acordaron y dijeron que lo consideran de suma utilidad la saca de poda de dicha leña para reducir a carbón, afín de cubrir con su producto el presupuesto y pagar los gastos de las obras de la nueva torre, aumento de la Yglesia parroquial, y casa nueva de Ayuntamiento y Escuela de niños [...] Dijeron asimismo que de esta operación no puede resultar ningún daño a los montes..."

Dana dala, lehiaketa publikora atara eben lana 1850.ean eta José María Eguiñori esleitu jakon 124.794 erreal eta 14 maraikotan. Beharrak amaitzeko epea urte bikoa izango zan adierazotako datatik zenbatzen hasita, baina 1851 .eko azaroan, eta altueran berrogeta hamar oinetara ailegatuta egoazala, bertan behera erori zan egindako lana. Baldintza orokorrek ezarrita eukiezan horrelako suntsipena gertatzera ordaindu beharreko kostuak, baina Joseph de Eguiñok uko egin eutson ordaintzeari eta Mañariko Udalarekiko auzi bati ekin eutson. Probintziako Kontseiluak udalaren aldeko epaia emon eban baina 1855.ean epai horren aurkako apelazinoa aurkeztu eban Eguiñok, auzia are gehiago luzatuta, harik eta 1857.ean, Isabel Il.aren errege-dekretu batek behin betiko baieztatu eban Bizkaiko Foru Aldundiak 1855.ean emoniko epaia, eta erorketak eragindako gastuak ordaintzen zigortu eban Joseph de Eguiño, betiko itxi ebalarik lanetatik ate.

1858. urtean berrekin eutsien eliza handiagotzeko, torrea altxatzeko eta eskola barria eregiteko eraikuntza-beharreie, Lorenzo Francisco de Moñizen zuzendaritzapean eta Francisco María de Aguirre arkitektoak eginiko planoei jarraiki. Torrea 1860. urtean amaituta egoan arren, nabearen handiagotze-lanak ez egozan artean bukatuta. 1862.ean Blas de Aloitizek hartu eban bere gain lañen ardura, eta elizako tarte bardaren ganga eta korua bu-rutu zitualarik, 1868. urterako amaitu ziran lan guztiak behin-betiko, eta eliza gaur egun daukan itxura berberagaz lotuko zan.