Baserriak

Durangaldean dagozan baserririk garrantzitsuenetako batzuk Mañariak topatu daike-guz, eta batez be XVIII. mendean eregi ziran arkudunen erakoak. Holandabe, tipologia guztietako aleak aurkituko ditugu, hasi XVI. mendeko erakoetatik eta hagadun baserri tipi-koetaraino. Beste alde batetik, esan beharra dogu modeloen azalpen orokorrak mugatu egin ditugula, Izurtzako baserrien ganean jardukeran luzeago aritu izan garalako jadanik.

XVI. MENDEKO BASERRI GOTIKO-BIZKUNDEKOA

Mañarian zutunik dirauen baserririk antzinakoenak XVI. mendekoak izango dira akaso, baina aitortu beharra dago danak dagozala aldatuta oso. Markuegoiko, Markuebeko eta Arria izenekoak litzatekez tipologia honen arabera eregitakoak.

Badakigu noizkoak diran, mendeak joan mendeak etorri bertan iraun izan daben ele­mentu puntual batzuei esker. Markuegoiko eta Markuebeko deretxenek ojiba-baoak gorde ditue aurreko aldean, baina aldaketa asko egin izan jakez, eta gitxi da hasiekera bateko itxu­ra gogora ekarri deikeguna. Arria izeneko baserriak bere aldetik, bolumen handikoa bera, jatorrizko alboetako eta atzeko horma gotikoen perimetro osoa mantendu izan dau baina, fatxadari jagokonean, ostera, XIX. mendean barriztu ebela esan behar, orduan itxi zalarik gaur egun dagoen moduan.

Hiru baserri honeen funtsezko ezaugarriak, XVI. mendekotzat hartzeko tenorean eta geroago egin jakezan aldaketei erreparatu barik, ondoko honeek izango litzatekez:

  1. Danek daukiez orri hirukotxeko hormak, hau da, fatxada hiru ataletan aurkezten da, eta kanpoko aldekoak ilaratan araupeturiko silarritxoz eginikoak dira.
  2. Haritz-posteen egitura baten ganean pausatzen da egitura, eta euron artean lu-zatzen dirá haga sendoak, jazena izenekoak, etxe-hormen pisuari eusten deutsienak.

ZUTABEEN EGITURADUN BASERRIA XVI. ETA XVII. MENDEETAN

XVI. mendearen amaieran eta ia XVII. mende osoan arestian aitaturiko baserri mota hedatu zan, baina horregaz batera materialen kalitatearen galera be etorri zan. Gauzak ho­lan, elementu kultuak desagertu egin ziran, eta bizkundeko murruen ordez, harri-hormazkoak, adreiluzkoak edo egurrezkoak etorriko ziran. Eraikinaren kanpoko aldeko atalak, lehenago harrizkoak ziranak, ezabatu egin ziran, eta fatxada egurrezko egitura bihurtuko zan.

Horrelakoak dira Arruetako Iturritza baserria eta Bazeta izenekoa, Aldebaraian.