Baserriak

 

Eraikin apala da, bolumen txikia daukana aldamenekoakaz erkatu ezkero. Haritzezko posteek osoturiko egitura baten ganean dago eginda baserria. Beheko solairuko hormak harri.-hormaz beteta dagoz, albokoak dagozan moduan. Posteetako bi etartearen inguruan da­goz eta beste batek, erdikoak hain zuzen, bitan banatzen dau, harrizko oinarri baten ganean jarrita. Goiko pisuko hormak, barriz, adreiluz dagoz beteta, eta antzina egurra izango zan nonbait. Egurrezko egiturak berak definitzen ditu baoak, era simetrikoak paraturik: nagusi biak fatxadaren erdian eta beste txikiago bi ertzetan. Isurialde bikoa da teilatua, eta berau be barriztuta dago.

HORMA PORTANTEAK ETA ERLAIZPEDUN ATARÍA DAUKAZAN BA-SERRIA, XVIII ETA XIX. MENDEETAN

Arrazoi bik eraginda Joan ziran desagertzen apurka-apurka postezko sarez egituraturiko baserriak. Sendotasun handiagoa emon gura jaken eraikinei batetik, eta nabarmena zan, bestetik, Bizkaiko basoetan jazoten ari zan hustuketa.

Gauzak holan, XVII. mendearen amaieran hasita, funtsezko betebeharra hasi zan hartzen harria Bizkaiko baserrietan, egurra ordezkatuaz. Eraikinaren pisu guztia, erabat horma-harriz egingo zan beheko solairuaren ganean jarriko zan. Izkinetan baino ez da aurkituko silarria. Inprenta izenekoa izan zan, bestalde, fatxadan iraun eban haga bakarra, goiko pisuetako egituraren euskarriarena egiten.

Oso arruntak dira horrelako baserriak Mañarian. Holan, Urkola Goikoa, Beiti, Goiti, Bizkarra eta Urreketxe baserriak aitatu daikeguz, besteak beste, adibide moduan.