Informazioa
Izapide honen bidez udalerriko erroldan alta eska daiteke.Errolda udalerriko bizilagun guztien bizilekua eta helbidea helburu administratibo guztietarako ziurtatzen dituen erregistroa da. Estatuan bizi den pertsona orok ohiko bizilekua duen udalerriko erroldan inskribatu behar du bere burua. Udalerri bat baino gehiagotan bizi dena urtean denbora gehien egiten duen horretan bakarrik inskribatu beharko da. Norberak eskubidea du Erroldan agertzen diren berari buruzko datuak jakiteko eta, datuak oker daudenean, horien zuzenketa eskatzeko.Eskaera egiteko baldintzak honako hauek dira:
- 16 urtetik gora izatea (gazteagoa izatekotan eta ez emantzipatuak, bere legezko ordezkariak egin ahal izango du).
- Urteko egun gehienetan udalerrian bizitzea.