Informazioa
Izapide honen bidez, interesdunak udalarekin egin duen administrazio-espediente baten kopia eska dezake. Horretarako, herritarrak alderdi interesduna dela frogatu eta kopiatu nahi duen administrazio-espedientea zein den zehaztu beharko du.
Behin datuak egiaztatuta, eta zuzenak izanik, interesdunari eskatutako espedientearen kopia igorriko zaio. Aurretik, dagokion auto-kitapena egingo da (egoki bada) zerga-ordenantza bidez.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Interesdun Mota
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.manaria.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
E.B. Kirikiño, 12, 48212 Manarian kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Mañaria Udaleko telefono honetara: 94 681 89 98
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.