Gertakariak

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgok Euskara Zerbitzuak eta Berbaro Elkarteak
berriro jarri dugu martxan Familian Euskaraz Olgetan programa.

Egitasmoak, familia transmisioa landuz, euskararen erabilera sustatzea du helburu eskolan zein eskolatik kanpo. Horretarako, jolas dinamizazio saioak egingo dira parke eta eskoletan.

Jolas saioak 3-5 urte bitarteko haurrei eta beraien familiei daude zuzenduta. Haur guztiek heldu batekin etorri beharko dute.

Parte-hartzea doakoa izango da, baina plazak mugatuak direnez, komenigarria da aldez aurretik izena ematea.

  • Egunak: Urriak 25 eta azaroak 8
  • Lekua: Liburutegi zaharra
  • Ordua: 18:00
  • Izen-ematea: gazteak@berbaro.eus / 94 620 25 40

Plaza mugatuak!