Albisteak

 

Galdetegiaren emaitzen aurkezpena eta herriko dendaren definizio sakona egiteko saio parte-hartzailea egingo dugu.
Egungo egoeran beharrezkoak diren segurtasun eta prebentzio neurri guztiak hartuko dira saioa aurrera eramateko, horregatik erakusketa parte-hartzaile formatuan egingo dugu, 0 kontaktua eta distantziak errespetatzen direla bermatuz. Pertsona (edo talde txiki) bakoitzak 30 minutu inguru egingo ditu bertan eta erakusketa zabalik dagoen tartean bertaratu daiteke.

Noiz? Azaroaren 30ean 17:30-19:30 egongo da zabalik
Non? Frontoiko aterpean

Izen-emateak:
kultura.manaria@bizkaia.org edo 946818998

Kartela (PDF 106KB)