Albisteak

 

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, arauak egiteko prozeduran herritarren parte-hartzea hobetzeko helburuarekin, etxebizitza alokatzeko diru laguntzari buruzko udal-ordenantzaren proiektua egin aurretik, etorkizuneko ordenantzak izan ditzakeen subjektuen eta erakunde ordezkagarrien iritzia jasoko da. Araua

A) Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.

Ordenantza bat onartuta, etxebizitzen alokairuan laguntzea da asmoa.

B) Onartzeko beharra eta unea.

Emantzipazioarako laguntza ematea eta alokairuan bizi direneei laguntzea.

C) Arauaren helburuak.

Arau batzuk ezartzea da helburu Nagusia. Objektiboak eta laguntzak lortzeko prozedura, bai eta onuradunen betekizunak eta betebeharrak.

D) Egon daitezkeen bestelako aukera erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Gaur egun etxebizitzen alokairuen laguntzen inguruko ordenantzarik ez dagoenez beharrezkotzat ikusten dugu arautzea.

Hala nahi duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek 10 eguneko epean helarazi ahal izango dituzte beraien iritziak, iragarki hau udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako tokietako edozeinetan aurkeztuz.

  • Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak
  • Onartzeko beharra eta aukera
  • Arauaren helburuak
  • Egon daitezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez erregulatzaileak

Prozedura: udal Ordenantza Arautzailea onartzea.

Gaia: Etxebizitzak alokatzeko laguntzak arautzea

Hasiera data: azaroak 9