Albisteak

 

Kaixo lagun!

Dakizunez, Lourdes eta Rafak, Rafa Harategian 1985ean hasi zuten ibilbideari amaiera emango diote 2021. urte hasieran.

Mañarian ezinbesteko zerbitzu honi jarraipena eman nahi diogu. Horregatik, Udalak lokala erosi eta denda zerbitzua esleituko du hurrengo hilabeteetan. Garrantzitsua da Mañariko herritarren beharrizan, nahi eta iritziak jaso eta hauen araberako zerbitzu bat eskainiko dela bermatzea.

Horretarako zure denboren minutu batzuk eskatu nahi dizkizugu ondorengo estekako galdetegia erantzuteko: https://forms.gle/6GaVRszEv6S6aLN79

Azaroaren 12rarte duzu galdetegia betetzeko. Ondoren, emaitzak aztertu eta saio parte-hartzaile presentziala burutuko dugu azaroaren 23an 17:30tik aurrera, segurtasun neurri guztiak bermatuz.

Eskerrik asko zure ekarpenagatik!

Galdetegia (PDF 1,06MB)