Albisteak

 

Pertsonen artean 1,5 metro edo gehiagoko segurtasun distantzia mantentzea posible izan arren, bihartik aurrera, 6 urtetik gorakoek musukoa jantzita eraman beharko dute erabilera publikoko leku itxietan eta baita kalean ere.

Honakoak dira herrian hartu beharreko neurriak:

  • Jan edo edateko orduan bakarrik kendu ahal izango da musukoa.
  • Taberna barrun zein kanpoan 10 pertsona baino gehiagoko taldeetan ezingo da egon.
  • Kalean edatea debekatuta egongo da eta terrazetan ezingo da zutik edaten egon.
  • Denda kanpoan ilaran egoteko ere, musukoa jarrita eduki beharko da.
  • Udaletxe, eraikin publiko, taberna edo saltokian, arduradunen eskuetan egongo da neurriak betetzen direla bermatzeko arduta baina, guztion erantzukizuna da hauek ondo betetzea.

Arduraz jokatu dezagun!