Albisteak

 

Abadiñoko Katalamixon Aisialdi Ekartearekin, herrian burutuko den aisialdi proiektua, “Gaztion Zeresana, Mañariko Gaztion Aisialdi Proiektue” izenpean egingo dena, 2020ko urtarrilean hasi eta abendura arte izango da. Hilean ekintza bat egingo da 10-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta. 14-16 urteko gaztetxoek laguntzaile moduan jardun ahalko dute, betiere hezitzaileekin batera, horrela gaztetxoak parte-hartze sozialarekin kontaktua izateko.

Izen ematea udaletxean edo liburutegian egingo da, horretarako, urte hasieran baimen bat beteko dute ume bakoitzaren gurasoek, horrela, hurrengo ekintzetan liburutegi edo udaletxean izena ematearekin nahikoa izango da berriz baimena betetzen ibili gabe. Izena-ematerakoan 5 euroko fi dantza jarriko da ekintza bakoitzean eta ekintzaren bukaeran dirua itzuliko da. Ekintzara etorri ezin bada, 48 ordu lehenago abisatuta, fi dantza itzuliko da.

Gazteek herrian bertan ohikoak ez diren beste aukera batzuk izan ditzaten nahi da alde batetik, eta bestetik, nagusiagoak diren gaztetxoek ere aukera izan dezaten proiektu honetan “laguntzaile” moduan aritzeko. Proiektuaren bidez adin ezberdinetako gazteen artean harremanak indartuko dira eta aisialdi hezitzaileaz gozatu ahal izango dute. Balore hezitzaileetan oinarritutako aisialdia izatea eta gaztetxoak parte-hartze sozialera bultzatzea dira proiektuaren helburu nagusiak.

Kartela (PDF 3,03MB)