Albisteak

 

Duela urte batzuetatik Mañariko Udalak bere aurrekontuen zati bat era parte-hartzailean erabakitzen du. Aurten diru hori herriko bi espazioren birmoldaketara bideratu nahi da.

Espazio hauek frontoian kokatzen den liburutegi zaharra eta pasiloaren konposizioa berregitearen ondorioz sortuko diren bi gela berri dira. Espazio berriak kirol ekintzetarako erabiliko dira eta prozesuaren bitartez horretarako beharrezko baliabideak definitu nahi dira. Ondoren, erabilgarri dagoen diru-poltsa baliabide horietara bideratuko delarik.

Proposamenak aurkezteko eskuorri hau, galdetegi digitala eta urtarrilak 23ko Sortu saioa jartzen ditu Udalak herritarren eskura. Jasotako ideia guztiak antolatu eta aztertu ondoren, otsailak 13ko Ideien aurkezpen saioan proposamenak ezagutu ahalko dira eta bozkatzeko epea irekiko da.

Animatu eta parte hartu! Zure proposamena ere jaso nahi dugu!

Proiektu honek zer sustatu nahi du?

  • Ohitura osasungarriak
  • Gaztetatik Mañarian kirola egiteko zaletasuna
  • Ondasun publikoen erabilera anitza, malgua eta autonomoa
  • Inguruko herrietako kirol eskaintzatik desbserdintzea
  • Herrigintzatik sortutako kirol eskaintza ereduan funtzionatzea

Eskuorria deskargatu (PDF 254KB)