Albisteak

 
Udalak aurten "Gimnasia" eta "Zumba" saioak eskaini ditu urritik ekainera bitartean. Uztailean, 2018-2019 ikasturterako izen-ematea zabalduko da (udaletxean apuntatu behar da) aurreikuspena egiteko.

Izen-ematean, gimnasia edo zumbaz gain beste zerbait proposatu nahi bada, esateko aukera egongo da. Irailean, jasotakoak aztertuta, ikasturte berrirako eskaintza eta izen-emate ofiziala zabalduko da.