Albisteak

 

Abian da Sahararen aldeko Euskal Karabana! Bere helburua Tindouf-eko (Aljeria) errefuxiatu kanpamenduetan bizi den elikagai-krisia ahal den neurrian baretzea da.

Mañariko Udalak kanpaina hau abiaraziko dela jakinarazi nahi dizue. Horretarako, elikagaiak (lekaleak, olioa, azukrea, pasta, atuna eta sardinak) eta higiene produktuak (konpresak eta nagusientzako painalak) jasoko dira herrian, urtarrilaren 20ra arte.