Albisteak

 

Aurten aurrekontu parte hartzaileetan Mañariko gazteen iritzia kontutan izan nahi dogu, herrian beraien parte-hartzea sustatzeko.

Azaroak 4ean 15-16 urte bitarteko Mañariko 6 gazte hurbildu ziren egindako deialdira.

Saio horretan gazteen proposamenak jaso ziren. Hauek dira:

  1. Gozoki denda bat jartzea
  2. Autobus gehiago pasatzea
  3. “Interkanbioa” beste herrialde batzuekin edo asteburu pasa bat antolatzea
  4. Zinema
  5. Gaztelekua
  6. Gauzak antolatzea gazteentzat

Hurrengo pausua proposamen hauek udaletxean lantzea eta baloratzea da.

Datorren abenduak 16an berriz ere alkartuko dira gazteak balorazioak aztertu eta erabaki bat hartzeko asmoz.

HITZORDUA
:

  • Eguna: Abenduak 16
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Pleno aretoan