Albisteak

 

Haurren eredu izateko gurasoen euskara erabilera hobetu nahian Udalak programa berriak martxan jarri nahi ditu, baina benetan gai honen inguruan hausnarketa egin dugu? Beharrezkoa ikusten duzue euskararen erabileraren sustapenerako ekintza edo tailerrik?

Plaza erdian geldirik zaudela noizbait zure inguruan hitz egiten den hizkuntzaz jabetu zara? Zein hizkuntzatan aritzen dira zure seme-alabak edo zuek gurasook?

Parkeetan gaztelania asko erabiltzen da, guraso euskaldunak entzuten dira gaztelaniaz hizketan: haurrarekin ez bada, gurasoen artean.

Hor eragiteko aukera ikusten du Udalak, baita ikastetxeetako irakasle eta guraso euskaltzaleek ere. Hortaz, gurasoen hizkuntza-ohituretan eragin nahi dute ekimenak martzan jarriz parkeak eta plazak euskaldundu nahi dira.

Honetarako Udalak martxan jartzen dituen proiektuetan parte hartzeko prest zaude?

Zure erantzuna baiezkoa bada eman izena liburutegian eta martxan jartzen diren ekimenen berri emango zaizue.