Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi diguten bezala datorren azaroaren 26tik aurrera  ortu edo lorategietako produktu fitosanitariak erosteko kasu gehienetan baimen txartel bat beharko da.

Profesionalak ez diren erabiltzaileek toxikotasun-maila txikiko produktu baimenduak  bakarrik eros ditzakete, eta 500 g/ml neurriko ontzietan. Ezin izango dute erosi erabilera profesionaleko produkturik ez badute txartela aurkezten. Kontutan izan behar da gaur egun erabilera ez profesionala duten oso produktu gutxi daudela merkatuan.

Hasieran aipatutako txartela lortu ahal izateko 25 orduko formazio bat egin beharko da.

Hau guztia horrela izanik eta azarotik aurrera herrian ortuak eta lorategiak dituzten pertsonek izan ditzaketen arazoei aurre egiteko, Mañariko udala iraila -urrian tartean txartela lortzeko ikastaroa antolatzeko prest egongo litzateke. Baina horretarako aurretiaz jakin beharko genuke zenbat pertsona izan daitezkeen interesatuak. Horrelako ikastaro bat egiteko gutxieneko talde bat eskatzen baita.

Ikastaroa egiteko interesa duzuenok Mañariko udaletxean izena eman beharko duzue uztailaren 20a baino lehen.

Informazio gehiago: udaletxean (arreta zerbitzua 7:30etik 11:00etara) edo 94 681 89 98 telefonoan.