Albisteak

 

Emmi Pikler 20ko hamarkadan Vienan formatu zen pediatra bat zen. Berak zuzentzen zuen Budapesten Lockzy kalean zegoen umezurztegia eta  bertako haurren egunerokotasuneko jardueretan behatuz eta gogoeta  eginez, haur autonomo gisa zuten ikuspegia egiaztatu zuen.

Printzipio pedagogiko batzuk garatu zituen haurretaz arduratzen ziren  hezitzaileak formatzeko. Baina metodo bat baino gehiago, Piklerrek haurra ezberdin begiratzeko modu bat proposatu zuen non helduen jarrera aldaketa, haurrarekiko harremanean zuten rol aldaketa eta beraien arteko berdintasuna beharrezkoak zirelarik. Haur eta hezitzaileen artean harreman  estua sortzen da. Harreman egonkor, jarrai eta esklusiboa eta honen bitartez  erreferentziazko hezitzailearekin atxikimendu seguru bat. Harreman honi esker, haurrak bere buruarekiko erabateko konfiantza bereganatzen du eta mugimendu librea eta jolas autonomoaren bitartez mundua deskubritzen  joango da.

Piklerrek sistema honen kalitatea hobetzeko, bakarra eta originala  den zainketen sistema sortu zuen, egunerokotasuneko zainketetako  momentuak (fardel aldaketa, jatorduak, loa …) momentu pribilegiatu,  intimitate, atentzio eta kontaktu askokoak sortuz.

Mañariko Haurreskolakook ildo honetatik jarraituz eta pedagogia honetan oinarrituz egiten dugu lan. Umeen ekintzak errespetatzen ditugu.  Haurra bera da protagonista. Ez dugu haurraren ekintza autonomoan esku- hartzen, bere mugimendu librea baimentzen dugu. Zainketa uneetan  hezitzaileok jarrera erabat arretatsua dugu, haurrak zutik jarri daiteke, mugitu… eta komunikazio zuzena dago momentu horietan.

Garrantzitsuena ez da haurrek ze abiaduran ikasten dituzten gauzak, baizik eta nola ikasten dituzten.

Espazioari dagokionez, udan obrak egin ostean bi gela zirenak gela bakar batean batu dira. Aldaketa honek gure lanean onurak besterik ez ditu  ekarri; baita haurren egunerokotasunean.

Materialei dagokienez ere aldaketa nabarmena egin dugu. Egunerokotasunean aurki daitezkeen materialak sartu ditugu plastikozko jostailuak alde batera utziz (giltzak, ruloak, egurrezko koilarak, metalezko flanerak, sokak, piñaburuak …) Material hauen bitartez, testura ezberdinak  ezagutu eta berain irudimena garatu dezakete. Material mota hau aldatzen joaten gara umeen interesen arabera. Materiala haurren eskura dago beti. Beraiek erabakitzen dute zer eta noiz erabili.  

Pikler ez da metodo bat; pedagogia bat da, filosofia bat, jarrera gizatiarra hamaika zehaztasunekin.